XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauzak horrela, Yoplait etxera zuzenean idatzi nuen gertatzen zitzaidana azalduz.

Harriturik geratu nintzen, izan ere, aste bete baino lehen etorri zitzaidan Yoplait etxeko enplegatu bat eskatu nituen modelo desberdinak eskura entregatzera.

Beraz, guzti horregatik mila esker. M.I. OYARZABAL - IRUN.

Zer deritzazu? Maiz gertatzen ote da honelakorik? Ezagutu al duzu horrelakorik?.

Ba al zenekien ez dagoela nahi bezalaxe publizitatea egiterik? Telebistakoa ere erregulaturik dago nolabait: RTVEren PUBLIZITATEA ARAUTUA.

Asociación Española de Espectadores de Televisión delakoak bidali digun idazkian garbi azaltzen dute publizitateari buruzko oraintxe publikatu izan den arauaren derrigortasuna.

Lege berria publizitatearen itxura eta edukia zaintzen ahaleginduko da eta era berean, zein lekutan eta zenbat denbora irauten duen kontrolatuko du.

Arestian aipaturiko elkarteak esaten digunez, arriskutsua izango da legearen aplikapena bai eskuzabalez aplikatzen badute edota nahiko hertsiak badira, alde bietatik arrisku izugarria izango du publizitateak; horrexegatik elkarteak zuhurtasun apur bat eskatzen die telebistako arduradunei.

Bestalde, lege berriak publizitatea soilik arautzen du eta elkartearen eritziz tankera horretako legeak telebistako programazio osoa erregulatu beharko dio.

Publizitatea aztertzen.

Bil itzazu publizitate-anuntzioak.

Iragarkiak egunkari nahiz aldizkarietan azalduko zaizkizu erruz.

Bildu ondoren sailka itzazu, dela gaien arauera, dela egunkarietakoak batetik, aldizkarietakoak bestetik.

Sailkatu ondoren, errepara desberdintasunetan.

Ohar zaitez iragarkiaren informazioaz: egia den nagusi, gezurkeria edo engainubidea darabilen, erabat zuzena den, tendentziosoa....

Asma itzazu zeuk ere anuntzioak.

Eman dezagun zerbait saldu nahi dugula.

Edo herriko bizilagunek kontsumituko diguten zerbait azaldu nahi diegula.

Pentsa ezazu publizitatea egin beharrean zaudela ikastaro bukaerako jaialdirako, txapelketaren azkenerako, ibilaldirako sosak ateratzeko, antzerki-emanaldirako....

Nola emango zenioke abisu jendeari? Jakina, ba publizitate bidez.